Ukrainiak errusiarren laguntza humanitarioa blokeatu nahi du.

 

Kiev-eko gobernu kolpistak nazioarteko egiaztapena duen ukraina ekialderako laguntza humanitario errusiarra geldiarazi nahi du, ukrainar indar armatuetako bozeramaile batek adierazi zuen bezalaxe.

Andréi Lysenko, Ukrainako Segurtasun Nazional eta Defentsa kontseiluko bozeramaileak, astearte honetan ziurtatu zuen Errusiak Ukrainako ekialdera bidalitako laguntza humanitarioa ez zutela onartuko. Lysenko-ren aburuz, konboiak ez du Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearen ziurtagiririk.

Bestalde, Valery Chaly, Ukrainako Lehendakariaren administrazio buruak, Ukrainarako laguntza humanitarioa herrialdean bertoko arauen arabera aurkeztu behar zela gogorarazi zuen. Errusiar konboia Belgorod eta Kharkov eskualdeetako kontrol postuetatik pasatu daitekeela ere onartu zuen.

” Pasabideari dagokionez, hemen ez da behar bitartekari talde baten erabakirik, ukrainiak kontrolatutako Belgorod eta Kharkov eskualdeen arteko kontrol postuak baitira”, ziurtatu zuen Chaly-k, Miliziek kontrolatutako lurraldean laguntzaren hornikuntzarako arazoak daudela ere azaldu zuen.

Astelehenetik astearterako gauean Errusiak Ukraina ekialdeko biztanleriari laguntzeko konboi humanitario bat bidali zuen. Narofominsk hiritik irten zuen konboiak, moskutik 70 km-tara, Errusia hego-mendebaldera bidean.

2.000 toneladatako karga Kamaz motako 280 kamioitan ari dira garraiatzen. Bidalitako artikuluen artean batik bat elikagaiak daude; hauetatik 400 zereal tona, 100 tona azukre, 62 tona haurrentzako  janaritan, 54 tona medikamentu eta medikuntza ekipotan, 12.000 lo egiteko saku eta 69 energia generadore.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *